Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur bertan hasi da hauteskunde kanpaina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan... konturatuko zineten. Nafarroan ere badirudi Barcinak ez duela gehiegi iraungo berean, baina momentuz ez dago datarik. Hala ere, egun hauetako klima elektoralak sakandarrak ere ikutuko dituela ziurtzat emango dut, eta arretaz begiratuko diogula EAEko hauteskundeei. Ez da gutxiagorako, gure gobernua ez den arren, euskal politikaren erdigunea okupatzen du, normalean, Gasteizko Parlamentuak.Baina gaur egun "kanpaina hasi da" esatea nahiko absurdoa da. Aurrekanpaina eta kanpainaren artean dagoen aldea "bozkatu" jarri ahal izatea baino ez da. Mitinak, proposamenak, hitzaldiak, mailingak... aspaldi hasi ziren. Eta sarea ere pil-pilean dago.Aspaldian hauteskunde kanpaina paraleloa bizi da sarean. Mitin eta elkarrizketaz gain, proposamen gehigarriak izaten dira bertan. Umorea, argazkiak, sare sozialak, bideoak... guztiak balio du jende gehiago erakartzeko. Pentsa dezagun: 30 urtetik beherako gazteek denbora gehiago ematen dute Interneten beste edozein medioren aurrean baino. Internet da momentu honetan informazioa jasotzeko bide nagusia, baita dibertitu edo lagunekin hitz egiteko. Hor dago milaka boto konbentzitzeko gakoa.Momentuz ez dut ikusi PSEren (http://socialistasvascos.com) web proposamen zehatzik, baliteke egotea, baina esandakoa... ez ditut ikusi. PPk bere webgunea aldatu eta www.somosmasdel51.com izenekoa sortu dute. Hori da kanpainako ofiziala. Diseinuz traketsa, esan beharra dago. EAJ eta EHBilduk badituzte bere web paraleloak. EAJk Urkulluren figura indartzeko http://ezagutzendudalako.com/sortu dute. Bertan hainbat pertsona ezagunek Urkulluren inguruan duten iritzia ematen dute. Badu erantzuna, hala ere: http://ezagutzendudalako.net/ izena du, eta bertan EAJk egindako hainbat ustelkeri kasu agertzen dira.EHBilduk ere badu bere kanpaina paraleloa. Bilduk "V de Bildu" sortu zuen bezala, orain http://txikehnbildu.net/ da umore pixka bat jarri nahi duen kanpaina. Bertan animaliak agertzen dira, EHBilduren alde eginez, eta bizi diren "gartzelatik" independizatu nahian. "Chicken Run" filmean oinarritua daude marrazkiak, eta arrakasta nahiko izan du sarean.Saretik nabigatuta http://eleccionesvascas2012.com/ere aurkitu dut. Bertan profil ezberdinak agertzen dira eta, nolabait, batak eta besteak esaten dutenaren artean ez galtzeko bideak. Analisien atal interesgarria ere badu bertan, nahi duen orok informazioa jarrai dezan. Eta noski... Twitter bezalako erramintak nahitaezkoak izango dira hauteskunde hauetan gertatzen den guztia jarraitu nahi duenarentzat.Galder Gonzalez Larrañaga