Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berriki hil den Lorenzo Ondarraren (Bakaiku, 1931-Pamplona, 2012) Padre Nuestro obraren orkestrarako bertsioaren erabateko mustutzearekin Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) konpositoreari omenaldia egin nahi dio kontzertuaren hasieran. EOSek Requiem atsegina, sinfonia klasikoa izenburua duen programa prestatu du ikasturteko abonu denboraldiari hasiera emateko. Ondarraren Padre Nuestroz gain, G. Fauréren Requiema eta J. Brahmsen 2. Sinfonia re maiorrean intepretatuko ditu orkestrak. Harekin batera Igor Ijurrak zuzentzen duen Iruñako Orfeoia arituko da. Baita Arantza Ezenarro sopranoa eta Jose Antonio Lopez baritonoa ere. Irailaren 28an Gasteizen, lastailaren 1ean eta 3an Donostian, 2an Iruñan eta 4an Bilbon.