Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Girando Por Salas (GPS) egungo musiken sustapenerako zirkuitu bat da, goraka doazen musikariei bere autonomi erkidegotik kanpo kontzertu zirkuitu bat eskaini nahi diena. Kultura Ministerioak antolatu du GPS eta 578 bandak eman dute izena eta antolakuntzak 56 aukeratuko ditu GPSn parte hartzeko. Izena eman duten taldeen artean Luisillo Kalandraka etxarriarraren eta Peio Reparaz arbizuarraren Vendetta taldea dago. Botoa emanAntolakuntzak emandako botoez gain, jendeak emandako botoekin aukeratuko dira GPSn ariko diren taldeak. Horregatik, Vendettako kideek www.girandoporsalas.com web orrian sartu, erregistratu eta haien aldeko botoa emateko eskatu du. Ostiral eguerdira arte eman daiteke botoa. Asteazkenean jakinen da emaitza.