Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
XIII. Iruñeko Zine jaialdia astelehenean hasi zen eta larunbatean despedituko da. Bere ataletako batek Educactif izenburua du. Animazio, fikzio edo dokumentalak aurkezten dira sail horretan, beti ere, gizarte gaiak lantzen dituztenak. Emanaldi horiek Iruñean izateaz gain, Nafarroan barna ere egiten dira eta hainbat ikastetxeetako ikasleek ikusteko aukera dute. Izan ere, Educactif sailaren helburuetako bat nerabeen balioen formazioan eragitea da. Horrekin batera, gazteen artean izaera kritikoa eta gogoetarako ohitura sortu nahi du Educactif sailak. Altsasun, gaur eta bihar, Educactif saileko 4 ekoizpen ikusteko aukera izanen dute gazteek. EgitarauaLastailak 4, osteguna9:30ean Immigrazioa. Soy inmigrante, pero soy como tú12:00etan Elikadura soberania. La alimentación es un derecho, no un negocio.Lastailak 5, ostirala9:30ean Krisia. Crisis: empezar de cera12:00etan Droga kontsumoa.