II. Nafarroako Orientazio Saria Urbasan jokatuko da

Guaixe 2012ko urriaren 4a

Urriaren 12an (distantzia-erdikoa, sprint), 13an (distantzia luzekoa) eta 14an (distantzia erdikoa) jokatuko da II. Nafarroako Orientazio Saria, Clup Deportivo Navarrak antolatuta. Maila ezberdinetako lasterketak izango dira: profesionalak, amateurrak, hasi berrienak, eta, nobedade moduan, ezgaitu fisikoena. Izena ematea zabalik dago urriaren 5era arte (www.cdnavarra.com).