Iraila akaberan 27 langabetu gehiago Altsasuko bulegoan

Guaixe 2012ko urriaren 3a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak iraila akaberako langabezia datuak eman ditu jakitera. Altsasuko enplegu bulegoan 1523 sakandar daude lana bilatzeko izena emanda, agorrilaren akaberan baino %1,8 gehiago. Langabe gehienak emakumezkoak dira, 799. Gainontzeko 724ak gizonezkoak dira. Adinari dagokienez, izena emanda dauden 162 sakandarrak 25 urte baino gutxiago dituzte. Hortik gora beste 1361ak. Iraila despeditzean Altsasuko enplegu bulegoan 439 kontratu sinatu ziren, haietatik soilik 23 izan ziren mugagabeak.Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratutako langabeen kopurua 49,677 pertsonakoa zen iraila akaberan, hau da, %2,74ko igoera (1.325 pertsona) aurreko hilabetearekin alderatuz. Sexuen arabera, 25.443 emakumezko nafar zeuden lanik gabe agorrila akaberan, %2,75 gehiago (681 emakumezko) eta 24.234 gizonezko, %2,73 gehiago (644 gizonezko).Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerente Mª Isabel García Malo-k iraileko langabezia-datuak txarrak direlako, nahiz eta zehaztu duen aurreko urteetan ere langabeziak gora egin duen irailean.