Ipar-mendebala mankomunitate bakarrean

Guaixe 2012ko urriaren 4a

Nafarroako Gobernuak bere lege proposamena urte bateko epean indarrean izan nahi du. Toki-erakundeen egungo finantzaketa-eredua berraztertuko daNafarroako Gobernuak asteazkenean aditzera eman zuen Nafarroako Tokiko Administrazioaren berrantolaketako Foru Legearen aurreproiektua. Egitasmoaren arabera, alde batetik, ur, zabor eta abarren zerbitzua eskaintzen dituzten mankomunitateak eta elkarte tradizionalak murriztuko lirateke (67tik 6ra pasatuz) eta, bestetik, udalerrietako idazkaritza eta kontu-hartzailetzako funtzioak zentralizatuko lirateke (kudeaketako 166 unitatetatik 103 orain eta gero 40ra). Nafarroako Gobernuak tokiko mapa berrantolatuz udalek eta kontzejuek pairatzen dituzten kudeaketa-egiturak murriztuz, kostuak txikitu nahi ditu.Gobernuaren proposamenaren arabera, udalerri eta kontzejuen kopuruak kasik egun dagoen bezala jarraituko du (272 udalerri eta 348 kontzeju), nahiz eta berrantolatzeko proposamenak haien murrizketan aurrera egiteko mekanismoak ezartzen dituen: udalerriak eta kontzejuak desagertuko lirateke hauteskundeetarako hautagaiak aurkezten ez badira; kontzeju berriak ezinen dira sortu;  16 biztanle baino gutxiago dituzten kontzejuak desagertuko lirateke; kontzejuen eskumenak murriztuko lirateke edo udalerrien borondatezko bat-egitea sustatzea. Ipar-mendebaldea bakarreanNafarroako Gobernuaren proposamenaren arabera, Sakana-Bidasoa mankomunitatean gure ibarraz gain, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri, Arano, Areso, Goizueta, Leitza, Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Labaien, Oitz, Saldias, Sunbilla, Urrotz, Zubieta, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi, Lesaka, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi leudeke. Sakanak 28 herri15 udal15 kontzeju (Arakilen 11, Ergoienan 3, Etxarrin 1)Aizkorbek ez du kontzejurik