Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste honetanJosefina Arregi klinikan egokitze eta txukuntze lanak hasiko dira. Pintatzea, garbiketa eta lorategi lanak egitea eta zenbait matxura txiki konpontzea izanen dira egitekoak. Azken horiek Julian Lizarraga dorrobarraren Adania enpresako langileek eginen dituzte dohainik. Gainontzekoak boluntarioek eginen dute. Hasierako lanak egiteko nahikoa boluntario badaude, baina zentroaren berezitasuna dela eta lanak luzatu eginen dira. Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948 563 850 (klinika) edo 689 035 120 (Patxi) hots egin dezakete. Izen-abizenak, nortasun agiria, jaiotze data, telefonoa eta e-posta eskatuko dizkiote. Gainera, astegunetan eta asteburuetan lan egiteko aukera duten zehaztea eskatuko zaie boluntarioei. BazkideakJosefina Arregi klinikako lagunen elkartea osasun zentroaren lana ezagutarazi eta haren jarraipena bermatzeko sortu da. Bazkide izan nahi duenak urtean 12 euro edo nahi duen kopurua eman dezake.