Gerediaga elkarteak antolatzen duen liburu eta disko azokak badu irudia. Astelehenean ezagutarazi zuten aurtengo Durangoko azoka iragarriko duten kartela, Nestor Bazterretxeak egina. Bermeotarrak azaldu zuenez, "telebista pantaila matxuratzen denean agertzen den kolore aberastasun ikaragarria da karteleko irudiaren oinarria". Azken aldian irudi horietan oinarrituta egiten ditu collage lanak. Kartel "moderno bat teknika berri batekin egiteko" aukera bezala ikusi zuela Gerediagaren proposamena esan zuen Basterretxeak.Aiert Goenaga zuzendariak azaldu zuenez, azken urteetako kartel lehiaketa baztertu, eta Durangoko azokaren kartela artista bati enkargatzeko hautua egin dutela aurten. Goenagak jakinarazi zuen azoka abenduaren 6tik 9ra izanen dela. Krisiagatik, aurrekoetan baino egun bat gutxiago izanen da.