Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Askapena erakunde internazionalistak aurten 25 urte bete ditu eta ospatzeko ekitaldia antolatu du Altsasun, azaroaren 10erako. Askapenako kideek adierazi dutenez, "sorreratik jakitun ginen, elkartasunak joan etorrikoa behar zuela, herri borrokalari batek beste bati eskainia eta jasoa. Eta zentzu honetan, Askapenak gaur arte, irmoki heldu dio bere konpromisoari, Euskal Herriaren askapen sozial eta nazionalean aktiboki parte hartuz". 25 urteko ibilbidean makina bat brigadistek munduan barna hainbat kanpainatan parte hartu dute. Hildako kideak ere gogoan izan zituzten ospakizunaren aurkezpenean. Baita Askapenaren kontra 2010eko irailean abiatutako sarekada.