Beste eredu baterako bidea

Guaixe 2012ko urriaren 4a

Auzolan Topaketak 150 pertsona bildu zituzten asteburuan Altsasun. Ondorio nagusi batera iritsi ziren: krisia auzolanaren eta burujabetzaren aldeko urratsak egiteko baliatzea. "Krisia beste gizarte eredu bat sortzeko baliatu behar dugu. Esparru guztietan eredu iraunkorrago baten alde egin behar da". Asteburuan osasuna, hezkuntza, energia, elikadura, etxebizitza eta hiritik herrira gaien inguruan helburuak finkatu zituzten. Lastailaren 13an Gasteizen eginen den batzarrean urtea despeditu aurretik martxan jarri nahi dituzten ekimenak zehaztuko ditu Auzolan taldeak.