Lainoa, euria eta hotza egon arren fededunen joan-etorria handia izan zen Aralarko santutegira aurreko asteburuan. Larunbatean, San Migel egunean, 5 elizkizun izan ziren. Meza nagusia Juan Antonio Aznarezek eskaini zuen, Nafarroako Apezpiku Ordezkoak. Alfonso Ondarra organojolearen laguntzarekin eta Rafa Goñiren gidaritzapean Lakuntza, Arbizu, Etxarri eta Bakaikuko abesbatzek girotu zuten eguerdiko meza. Igandean, berriz, Gaudeamus abesbatzak. Mikel Goiaingeruaren irudia gurtzeko ilarak sortu ziren mezen ondotik. Bezpera abestuakLastaileko lau igande arratsaldeetan bezpera abestuak eginen dira arratsaldeko 17:00etan.