Etzi 37. Mendira Joan-Etorria Etxarri Aranatzen

Guaixe 2012ko urriaren 5a

Etxarriko Udaberri elkarteak eta Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak Etxarri Aranazko Udalaren babesletzarekin eta hainbat laguntzailerekin batera antolatuta, igandean, lastailaren 7an, Mendira Joan-Etorriaren 37. edizioa jokatuko da Etxarri Aranatzen, goizeko 11:00etan, ferietako ospakizunekin batera. Probak 10 kilometroko luzera du eta 600 metro inguruko desnibel pilatua. Gehiengo altuera mendi gainean, Urbasa-Andiako bargan hartuko du (1065m). Etxarrikoa Nafarroako Mendi Lasterketen IV. Txapelketarako azken proba puntuagarria da. Proban parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izanen da. Pasa den urtean 51 korrikalari lehiatu ziren Etxarritik Urbasako Bargara igo eta jaisteko lasterketan, eta azkarrena Juanjo Igarzabal izan zen (46:07). Hirugarrena eta lehen sakandarra Angel Arrieta uhartearra izan zen (48:13).Izena ematea zabalikIzen ematea www.mendizmendi.com web gunean egin behar da, edo lasterketaren egunean bertan, 10 euro ordainduta. Korrikalari bakoitzak kamiseta jasoko du oroigarri. Probaren ondoren auzatea izanen da. Antolakuntzak proban parte hartzera eta proba zuzenean jarraitzera animatu ditu sakandarrak. Sariak (gizon eta emakumeendako)Lehenengoek: 90€, txapela eta garaikurraBigarrenek: 60€ eta produktuen lote batHirugarrenek: 30€ eta produktuen lote batLehen etxarriarra: 50€, garaikurra eta produktuen lote batBigarren etxarriarra: Produktuen lote batHirugarren etxarriarra: Produktuen lote batLehen beteranoak: Produktuen lote bat*Probako errekorra gaindituz gero (Juan Mari Garinek 2001ean: 42:50): 200 €-ko saria. udaberrielkartea@hotmail.comProbaren inguruan nahi den informazioa eskatzeko.