Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandeko jaialdia EtxarrinLau t´erdian: Murgiondo - IjurraBinaka: Ansotegi-Adur Lasa / Chafeé-Oscar LasaIgande arratsaldean pilotazaleek gozatu ederra hartzeko aukera izango dute Etxarri Aranazko ferietan. Pilota jaialdi polita eta herritarra hartuko du Euskalerriari pilotalekuak 18:00etatik aurrera, kartelean ariko diren 6 pilotarietatik 5 etxarriarrak izango direlako: Murgiondo, Ijurra, Ansotegi, Adur Lasa eta Oscar Lasa. Oscarrekin bikotea osatuko du Ismael Chafeé zuhatzuarrak, Oscarren iloba Adur Lasaren eta Ansotegiren kontra aritzeko. Osaba-ilobaren arteko lehiak ikuskizuna piztu du. Aurretik Murgiondo eta Ijurraren arteko lehia izanen da lau t´erdian.