Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko 37. Mendira Joan-Etorria1.Fernando Etxegarai: 45:173.Iñaki Martiarena: 48:474.Ander Unzurrunzaga: 48:565.Fco. Javier Gomez: 49:496.Angel Arrieta: 49:507.Fermin Gabirondo: 50:008.Jose Javier Maiza: 50:3210.Mikel Sasiain: 51:4111.Patxi Albeniz: 51:5012.Gorka Santesteban: 51:5213.Txomin Igoa: 52:0618.Aitor Hernaiz: 53:5122.Aritz Munarriz: 54:3426.Juan Carlos Gomez: 55:2227.Mikel Berastegi: 55:3129.Migel Senar: 55:4132.Iñaki Miranda: 56:3533.Andoni Azanza: 56:3535.Jose A. Salgado: 57:0636.Julen Paniagua: 57:3240.Borja Gonzalez: 58:2041.Iban Gonzalez: 58:2442.Iraitz Senar: 58:5248.Fernando Ariztegi: 60:5650.Juan Mariñelarena: 60:5851.Patxi Dorronsoro: 61:3352.Jon Iñaki Araña: 61:3354.Gorka Arratibel: 62:2255.Juan Daniel Lakuntza: 62:2256.Rafa Lakuntza: 63:5758.Maitane Txueka: 64:1959.Roberto Jaka: 64:5960.Roberto Estarriaga: 64:5970.Erkuden San Martin: 69:2173.Eneko Olarra: 69:3977.Patxi Atxa: 72:4378.Iban Verdugo: 73:4779.Jon Zabaleta: 73:4780.Joseba Gorritxo: 73:4781.Joxi Lazkoz: 73:4782.Goizeder Beltza: 73:4783. Jon Igoa: 73:4786. Asier Agirre: 73:47Eguraldi politarekin eta ferietako giro paregabearekin jokatu zen Etxarri Aranazko Udaberri elkarteak antolatutako 37. Mendira Joan-Etorria mendi lasterketa. Etxarriko plazatik abiatuta Urbasako bargara, Mendigainara (1065 m), igotzea eta jaistea zen erronka, guztira 10 km osatuz. 90 korrikalarik erantzun zion erronkari, iaz baino 40 gehiagok, baina Juan Mari Garinek 2001ean ezarritako errekorra (42:50) ez zuten gainditzerik izan. Beste batean izan beharko du. Sakandarrak podiumeanAurreko astean Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa irabaztetik zetorren Fernando Etxegarai beratarra izan zen probako irabazlea (45:17). Iazko txapeldun Juanjo Igarzabalekin lehia estua izan zuen, baina Zumarragakoa bigarren postuarekin konformatu behar izan zen (46:21). Podiuma Iñaki Martiarenak (48:47) osatu zuen. Uhartearra sasoi betean dago eta azkenaldian goi postuetan ikustea ohitzen ari gara. Emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia zizurkildarrak ez zuen areriorik izan (57:32). Ia 7 minutuko aldea atera zion Ines Estebani (1:04:03). Maitane Txueka arbizuarrak osatu zuen podiuma (1:04:19). Sakandarrek lan bikaina egin zuten. Martiarena eta Txuekaren hirugarren postuez gain, Ander Unzurrunzaga etxarriarra 4.a sailkatu zen, Fco. Javier Gomez altsasuarra 5.a, Angel Arrieta uhartearra 6.a eta Fermin Gabirondo olaztiarra 7.a. Jose Javier Maiza izan zen lehen etxarriarra, 8.a postuan heldu eta gero (50:32). Aipatzekoa da guztira, 42 sakandar aritu zirela, horietatik asko etxarriarrak.Argazki galeria