Ongay promozioko lau t´erditik kanpo

Guaixe 2012ko urriaren 8a

Eibarko Astelenako berrikuntza lanak mustutzeko asmoz jaialdi ederra antolatu zen atzo. Estelarrean Irujok eta Laskurainek 22-12 hartu zituzten menpean Retegi Bi eta Aitor Zubieta etxarriarra. Azkeneko lehian promozioko lau t´erditirako sailkatzeko partida jokatu zen. Alberto Ongay satrustegiarrak eta Jon Jaunarena leitzarrak zuten jokoan txapelketan jarraitzea. Gutxigatik baina galdu egin zuen Alberto Ongayk, 19-22. Hasiera bikaina izan zuen satrustegiarrak, sakearekin min asko eginez eta 16-7 aurreratuz. Baina leitzarrak ez zuen partida galdutzat eman eta buelta ematea lortu zuen. Hortaz, Jaunarenak egin du aurrera, Olazabalekin batera. Zabaleta eta Ezkurdiaren txandaJose Jabier Zabaleta etxarrendarra eta Joseba Ezkurdia arbizuarra ostiralean sartuko dira txapelketan. Zabaletak Apezetxea izanen du arerio, eta Ezkurdiak Gorka. Ea bi sakandarrek aurrera egiten duten koadro alaien txapelketa handian.