Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 47. Bacional-Ciudad Zaragoza Saria jokatu zen. Estatutik joandako 370 irristalari inguru aritu ziren bertan, tartean Sakana Irristaketa Taldeko 17 irristalari. Juli Acebes entrenatzaileak adierazi digunez "eman zuten maila kontentu egoteko modukoa da". Tartean, Olaztiko Sutegiko Olatz Bados bigarrena sailkatu zen mini mailan, 34 irristalarien artean. Eta gainontzekoak ere txukun aritu ziren. Probak bukatu eta gero, guztiek Zaragozako jolas-parkean gozatu ederra hartu zuten guztiek.