Gaur hasiko da Beijingo Tourra

Guaixe 2012ko urriaren 9a

Gaur hasi eta larunbatean despedituko da Beijingo Tourra, denboraldiko azken proba. Euskaltel-Euskadik talde oso indartsua eman du bertara. Helburua ahalik eta lan txukunena egitea da, Euskaltelek hurrengo denboraldian World Tourrean aritzeko tokia lortzeko ahalik eta puntu gehien pilatu nahi dituelako. Samuel Sanchez, Igor Anton, Mikel Nieve eta Gorka Verdugo izango dira gizon indartsuenak. Beraiekin batera Pello Bilbao, Mikel Landa, Minguez eta Iban Velasco ariko dira. Gaur Tienanmen plazan hasi eta estadio olinpikoan despedituko da etapa, 117 km-koa.