Aspek akordioa itxi du pilotariekin

Guaixe 2012ko urriaren 10a

Aspe pilota enpresak krisia ere nabaritu du eta bere pilotariekin soldata jaitsiera adostu du. Horregatik Aspe oso eskertuta agertu da, enpresako pilotari eta langileek egoera latz honen aurrean izan duten jarrera eskertzeko. Enpresak ez du daturik eman, baina jakin izan denez nomina baxuena duten pilotariek ez dute soldata jaitsiera izango. Bai, ordea, nomina altuagoa dutenak.