Berriaren aldeko bertso-merendua Lakuntzan

Guaixe 2012ko urriaren 11

Sakanako berrialagunen taldeak antolatuta, gaur, Lakuntzan bertso merendua izanen da. Jon Maiaren eta Eneko Lazkozen bertso saioari ondoren auzate moduko bat gehituko zaio: Sakanako zenbait ekoizlek ziztada gisa eskainitako gazta eta txistorra dastatzeko aukera ezin hobea izanen da. Bide batez, Berria komunitatea zertan den azaldu eta berrialaguna izateko gonbitea zabalduko da.Jon Maiak zuzendutako "Gazta zati bat" dokumentalak erakusten duenez, zati bat, ale bat, ziztada bat oso garrantzitsua izan daiteke. Ideia horren atzean sortu da Berria-ren aldeko bertso-merendua. Bi bertsolarik, sei gaztagilek eta hiru txistorregilek euren ziztada emanen dute tarte atsegin bat pasatzeko, Berria egunkariaren aldeko ekitaldi batean. Berria Taldeak duela urtebete inguru ekin zion Zure ziztada behar dugu kanpainari, proiektuaren etorkizuna bermatze aldera. Dagoeneko 3.700 berrialagun inguruk euren ziztada eman dute.Gazta eta txistorraGazta: Uharte (Uharte Arakil), Albi (Arruazu), Beriain (Unanu), Juanane (Arbizu), Poke (Etxarri Aranatz) eta Larrezabal (Altsasu). Txistorra Arbizuko hiru ekoizleei esker dastatuko da: Flores, Arbizu eta Laket. Azaroaren 10aSakanako berrialagunen taldeak egun horretarako Ruper Ordorika eta bere taldearen kontzertua antolatu du egun horretarako, Berriaren alde.