Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beijingo Tourreko irabazle Tony Martinek (Omega Pharma) aurten ere podiumaren goian egon nahi du. Atzoko etapako bukaeran eraso gogorra jo eta bakarrik heldu zen helmugara, bere atzetik abiatu zen taldetxoari 50 segundo atereaz. Aipatzekoa da Euskaltel Euskadik lan gogorra egin zuela atzoko etapan, Igor Antonek eta Gorka Verdugok lehendabiziko portuan sekulako erritmoa ezarriz, baina azkenean Tony Martinek talde laranjaren lan guztia zapuztu zuen.Sailkapen orokorreko lider berria dugu Martin. Samuel Sanchez minutu batera dago, eta Gorka Verdugo 3:15era. Gaur etapa erregina jokatuko da.