Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igor Gonzalez de Galdeanok konfirmatu du Jorge Azanza altsasuarrak eta Pablo Urtasun urdiaindarrak urte bateko kontratua sinatu dutela Euskaltelekin. Talde berrian atzerritarrak egonen direla ere baieztatu zuen taldeko managerrak, baina oinarria bertako txirrindulariak izango direla. "Munduko Liga onenean talde euskaldun bat nahi dugu, eta horretarako UCIren araudia beteko dugu. Txirrindularitzaren Formula 1ean egon nahi dugu eta gure liderrak txirrindulari euskaldunak izango dira" adierazi du Gonzalez de Galdeanok Gara egunkarian.