Vendetta GPS

Guaixe 2012ko urriaren 11

Girando Por Salas (GPS) zirkuituan aritzeko hautatutako 56 taldeetako bat da Vendetta, Luisillo Kalandraka etxarriarraren eta Peio Reparaz arbizuarraren taldea. Beraz, azaroa eta martxoa bitartean Nafarroatik kanpo 5 kontzertu emanen ditu Vendettak. Egungo musiken sustapenerako zirkuitu bat da GPS, goraka doazen musikariei bere autonomi erkidegotik kanpo kontzertu zirkuitu bat eskaini nahi diena. Kultura Ministerioak antolatu du eta makina bat talderen artean hautatu dituzte zirkuituan parte hartuko dituztenak.