Sakanako Gazta Txapelketa Unanura

Guaixe 2012ko urriaren 11

Ferietako larunbatean jokatu zen Sakanako Gazta Txapelketa, 9. edizioa. 7 gaztagilek aurkeztu zituzten haien gaztak lehiaketara. Iñigo Lazkoz, zinegotzia, Sole Olkoz eta Oskar Corroza Etxarri 2012 ekimenekoak izan ziren epaileak, Joxerra Agirianoren aholkularitza izan zuten. Epaimahaiak Unanuko Balda-Artola y Otros gaztandegiari eman zion aurreneko saia (100 euro). Jabiertxo eta Maialen Martiarena uhartearren gaztak 2. saria eskuratu zuen (70 euro) eta podiuma Albi gaztandegi arbazuarrak osatu zuen (40 euro). Lehiaketan ere parte hartu zuten Ezkurra-Eskisabelek, Amillanok, Araña Etaiok, Miguel Anjel Garciak eta Ostizak aurkeztutako gaztak.