Arantxa Arregi

Guaixe 2012ko urriaren 15a

Emprende 2012 jardunaldiaz ariko gara gaurkoan. Baina, zer da?Ekintzaileen arteko topaketa izan zen. Enpresa proiektu bat lantzeko; ilusioa dutenen arteko esperientziak elkartrukatzeko eta harremanak sortzeko. SPRIk (Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-garapenerako agentzia) antolatu zuen eta 3. edizioa irailaren 12an izan zen, Barakaldon. Cederna Garalurretik ni eta Irene Gastaminza, Enpresak eta Sustatzaileak arloko koordinatzailea joan ginen. Zein jende bildu zuen jardunaldiak? Alde batetik, enpresak sortzeko ideiak dituztenak eta, bestetik, enpresa txikiak dituztenak. Elkarlanerako guneak sortu ziren. Ez zituzten soilik arlo berean edo antzekoan dabiltzanak bildu. Orain arteko dinamikarekin haustea sustatu zuen jardunaldiak. Beste enpresa mota batzuk ere badaudela eta agian elkarlanerako aukera egon daitekeela ere agertu nahi zen. Jendea poliki bilduko zen, ezta?Horixe. Bazegoen negozio-aretoa gunea eta hor 100 ekintzaile bildu ziren, haien zerbitzuak eta produktuak ezagutzera ematen. Martxan daudenak haien ekimenak aurkezteko beste gune bat zegoen. Elkarlanerako txokoa edota enpresetan komunikazio eta harreman dinamika berriak sortzeko tailerra ere izan zen.Hainbat tailer izan ziren orduan?Bi arlo nagusitan banatu zen, 7 tailerretan enpresa berrien erronken ingurukoak landu zituzten. Eta beste 7 tailerretan enpresa sortzeko, mantentzeko eta elikatzeko balio pertsonalen garrantzia aipatu zutenak. Enpresa sortzerakoan edo mantentzerakoan gaitasun pertsonalek, hau da, poztasuna, eskuzabaltasuna, ausardia edo umore onaren moduko baloreak zein garrantzitsu diren. Nork duen balorea kontuan izateko. Tailerrak oso interesgarriak izan ziren. Bestalde, krisi garaian, norberaren marka pertsonala sortzearen garrantzia, tabuak edo arazoak apurtzeak duen garrantzia aipatu zen. Bi arlo ezberdin, baina lotuta. Gauzak aldatu dira. Nire ustez beste planteamendu batzuekin hasi behar dugu eta, poliki-poliki,  ea gai garen egoera honi buelta emateko. Internet bidezko lanak ere garrantzia izanen zuen, ezta?Bai. Zure ideiak edo enpresa ekartzen badituzu ere, gaur egun horrekin batera ere gune bat behar duzu, eta ondoan beste enpresa bat. Lan munduan giro bat sortzea. Zeren ikusten da auto-enpleguaren eta autonomoen garaian gaudela eta inportantea da horrela egitea. Internet sare bidezko lanari eskainitako gune bat izan zen.Zergatik joan zen Cederna Garalur Emprende 2012ra?Nafarroako Mendialdean 3 zentro ditugu, Izizen, Arbizun eta Lesakan. Hasi gara ekintzaileei ez soilik pabilioiak uzten, bulegoak ere. Proiektua bideragarria den edo ez ikusita, hemen 2 urte egon daitezke enpresa landu arte. Jardunaldian besteek nola funtzionatzen duten ikustea garrantzitsua jotzen genuen. Baita zer behar dituzten; zer garrantzitsua den jakitea eta ekartzea... Ikastera joan ginen. Feria ikusi eta gero Nafarroako Mendialdean horrelako zerbait egin nahi genuke. Gure eskualdean enpresa txiki-ertainak daude eta, orain arte, bakoitza bere arloan funtzionatu dute. Nolabaiteko foro bat sortu sektoreak eta ekonomia arloan mugitzen diren pertsonak biltzeko. Lan egiteko beste modu bat dagoela ikusteko eta elkarlana sustatzeko. Beste modu batzuk badaudela ikusteko. Beti bezala, motibazioa berriz sortzeko eta laguntzen saiatzeko. Baina kontuan izanda Mendialdean, gutxi garela eta eremu zabala dela.