Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondakinak erraustearen kontra dagoen Hiru Mugak Batera plataforma "guztiz bat dator Sakanan hiri hondakinak atez ate biltzeko sustatzen ari den egitasmoarekin". Plataformako kideen iritziz atez atekoak "hondakinak (baliabideak) berreskuratzen eta birziklatzen eskaintzen dituen emaitzak ezin direlako inolaz ere beste gaikako edozein bilketa eredurekin konparatu". Hiru Mugak Batera plataformak nabarmendu nahi izan du ere atez ateko sistemak lanpostuak sortzen dituela eta porlandegietan erraustuz deuseztatu egiten direla. Bestalde, plataformak dio atez-ateko bilketak ez du bideragarri bihurtzen hondakinen errausketa-balorizazioa ez porlandegietan ez propio diseinatutako plantetan.