Mank-ek atez ateko bilketa zerbitzu berria ezartzeko langile bat kontratatuko du

Guaixe 2012ko urriaren 11

Sakanako Mankomunitateak komunikazio arduraduna kontratatu nahi du, atez ateko gaikako hondakin bilketa zerbitzua ezartzen den kanpaina aurrera eramateko. Langile horren egitekoen artean izanen dira Mank-en komunikazio beharrak detektatu eta ongi ezagutzea atez ateko gaikako bilketa zerbitzua ezartzeko prozesuari dagokionez. Aipatu prozesuan Mank-eko zuzendaritza taldearen harreman publikoak zuzendu eta haien ardura bere gain hartu beharko du. Langile horren egitekoen artean ere komunikabideekiko harremanak zaintzea izanen da. Aldi berean, gizarte sareetan ezartzea Mank-en atez ateko gaikako bilketa zerbitzua ezartzeko prozesuaren inguruko komunikazio diskurtsoa. Aldi berean, pertsona horren egitekoa izanen da atez ateko gaikako zerbitzua ezarri behar duten Sakanako udalerri eta kontzejuetako batzarretan sortzen diren eztabaida publikoetan parte hartzea. Azkenik, bere funtzioen artean ere izanen da atez ateko gaikako bilketa zerbitzua ezartzeko prozesuaren kudeaketa eramanen duen lan taldean parte hartzea.