Biziarteko espetxe zigorraren kontra

Guaixe 2012ko urriaren 12a

Igandean, 12:30ean, martxa batek Etxarri Aranatz eta Arbizu lotuko dituHerrira mugimenduak deitu du martxa, Estrasburgo "Parot doktrinaren" kontra, gu ere bai leloarekin. Izan ere, uda hasieran Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines Del Rio presoaren abokatuek jarritako helegitea onartu zuten eta Espainiako auzitegiek euskal presoei zigorra luzatzeko erabiltzen duten 197/2006 doktrina atzera bota zuen. Espainiako Gobernuak helegitea jarri diote erabaki horri. 72 presori aplikatu zaie doktrina hori. Horien artean 3 sakandar daude: Jesus Mari Mendinueta, Bautista Barandalla eta Unai Paroti ezarri zaie aipatu legedia. Preso horiek zigorra beteta dutela eta haiek askatzea aldarrikatuko dute biharko martxarekin.