Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Beijingo Tourreko hirugarren etapa jokatu zen, etapa erregina. Euskaltel-Euskadi behin eta berriz saiatu zen - Igor Antonek, Mikel Nievek eta Samuel Sanchezek erasoa jo zuten - , baina azkenean Astanako Francesco Gavazzik lortu zuen garaipena, esprintean. Sailkapen nagusian Omega taldeko Tony Martinek jarraitzen du lider. Talde laranjako Gorka Verdugo etxarriarra 46.a da, 5:38ra. Gaur laugarren etapa jokatuko da, Yanqing eta changping artean. Bihar despedituko da proba.