WERT JAUNAK BATXILERGO ARTISTIKOA EZABATU NAHI DU

Guaixe 2012ko urriaren 12a

Hezkuntza lege berriaren aurreproiektua argitaratu da: LOMCE 25/09/2012. Bertan, beste gauza askoren artean, azkeneko hezkuntza legeak, LOE-k, onartutako Arte Eszeniko, Musika eta Dantza modalitateko batxilergo artistikoa ezabatu nahi dute. Erabaki hau gure gainean dugun gobernuaren kontzeptuarekin bat dator, zeinak uste duen kultura "entretenimendu" hutsa dela (hitza honen tonu despektibo eta gutxietsi osoan), kultura seriotasun gutxiko zerbait dela eta denbora galtze bat besterik ez dela. Gobernu honek ez du ikusten kultura giza garapenean ezinbestekoa dela eta Kultura eta Artea zaindu eta indartu behar ditugula.LOMCE borradorearen 34.artikuluak azaltzen duenez, batxilergoko modalitateak 3 izango dira:-Artea.-Zientziak: Zientziak eta Ingeniaritza. Osasun zientziak.-Humanitateak eta Gizarte Zientziak.Arte modalitatean derrigorrezko ikasgai espezifikoak:-1.ikasturtean: Marrazketa teknikoa I; Marrazketa Artistikoa I; Bolumena. -2.ikasturtean: Marrazketa teknikoa II; Marrazketa Artistikoa II; Arte Historia.Hautazko ikasgaiak berriz:-1.ikasturtean: Ikus-entzunezko Kultura.-2.ikasturtean: Adierazpen grafiko eta plastiko teknikak.Non daude arte eszenikoak, antzerkia, dantza eta musika? Argi dago, antzinako "Arte Ederrak" antzeko kontzeptura bueltatuko garela, soilik plastika kontuan izanik. Arte Historia plastika arloaz gain, musika, antzerkia, dantza eta abar luze batek osatzen dute. Aurrera joan ordez, atzera goaz.XIX. mendea arte ez zen hezkuntza publikoa aintzat hartu. Ordura arte beste herrialdeekin konparatuz atzeratuak oso geunden. Hezkuntza sistema modernizatzeko lehenengo pausua 1857.eko Moyano Legea izan zen, Elizaren influentzia murriztuz, lehenengo eta bigarren hezkuntzak legislatuz eta bigarren hezkuntzan metodologia zientifikoagoa ezarriz. XX.mende erdialdera, diktadurarekin batera, izaera erlijioso eta kutsu politiko-patriotikoa zuen hezkuntza inposatu zen. 1970. urtean Hezkuntza lege orokorra sortu zen, hezkuntza estatu boteretik bananduz izaera askeago baten alde, hezkuntza 6 urtetatik 14 urtetara derrigortuz eta lan merkatu eskaintza errealei zuzendutako hezkuntza profesional sortze saiakera bat eginez. 1980.urtean LOECE sortu zuten, 1985.ean LODE, 1990.ean LOGSE eta 1995.ean LOPEG, 2002.ean LOCE, 2006.ean LOE. Eta orain LOMCE sortu nahi dute. Sigla edo hitz hauek alfabetoko letra hutsak izateaz gain, gure hezkuntzaren oinarri sendoak dira. Hitza hauen atzean gure etorkizuna dago. Suposatzen da, hezkuntza lege hauek guztiek 1978.eko Konstituzioaren 27.artikulua dutela abiapuntu. Bertan azaltzen da:-"Guztiok hezkuntza jasotzeko eskubidea dugu, irakaskuntza librea onartuz". Arte eszeniko ikasketak burutu nahi dutenek ez al dute eskubiderik? -"Hezkuntzak giza nortasunaren garapen osoa izango du helburu". Arte Eszenikoek ez al dute giza nortasunaren garapenean ezinbesteko papera betetzen? -"Botere publikoek guztiok hezkuntza jasotzeko dugun eskubidea bermatuko dute". Non dago guztiok biltzen duen konpromiso hori?Bukatzeko Bartzelonan Batxilergo Artistikoko ikasleek El Arte sigue vivo plataforma sortu dute, Hezkuntza Ministerioan erreforma honen kontrako sinadura bilketa aurkezteko asmoz. Sinatzeko.Gustave Flaubertek zioen bezala, maita ezazu ARTEA, gezurra guztien artean egiazkoena da.Erkuden de Andrés Imaz.www.hegandream.com