Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Pilotajauku taldeko Asier Lopezek Nafarroako Buruz Buruko 22 urtez azpiko finala jokatuko du, Erreka taldeko Beñat Oronozen kontra. Final laurdenetan jaun eta jabe izan zen Lopez, Zugarraldeko Andoni Iribarren 6-18 menpean hartu eta gero. Hasi eta berehala 0-8 aurreratu zen sakandarra, eta hortik aurrera partida guztiz kontrolatu zuen, txapelketako final handirako sailkatuz. Finalean Aznarez irabaztetik datorren Beñat Oronoz (Erreka) izanen du aurkari Asier Lopezek. Partida ziurrenik igandean jokatuko da, goizean, Labriten.