Etxarrik eta Altsasuk galdu

Guaixe 2012ko urriaren 15a

Asteburu tristea izan da erregional mailan dabiltzan talde sakandarrendako. Amayak 1-0 hartu zuen menpean Etxarri Aranatz. Lehen zatian parez pare ibili ziren bi taldeak eta aipatzekoa da ez zela gol aukera nabarmenik gertatu. Amayak defentsa sendoa erakutsi zuen, eta bigarren zatiko jokaldi ederrean Ethanek Amaya aurreratzea lortu zuen. Eta horrela despeditu zen lehia. Altsasuk berriro ere ongi jokatu zuen, baina ez zuen Lezkairuren kontra garaipena lortzerik izan. Atsedenaldira 1-0 galtzen joan ziren altsasuarrak, baina bigarren zatian ongi jokatu eta berdintzea lortu zuten burundarrek, Javik sartutako gol bati esker. Lezkairukoek ez zuten amore eman eta azkenean garaipenaren gola lortu zuten, hiru puntuak eskuratuz. San Juan da liderra (15 puntu). Galdu eta gero Etxarri Aranatz 10.a da, 4 punturekin, eta Altsasu 13.a, puntu batekin. Larunbatean Altsasuk San Juan liderra hartuko du Dantzalekun. Etxarrik, aldiz, Lezkairu hartuko du San Donaton.