Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako XII. Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia antolatu du azaroaren 3an, Olaztin, 17:00etan hasiko den lasterketa. Aurretik kategoria txikiko probak jokatuko dira.Dagoeneko izena ematea zabalik dago, azaroaren 2ra arte, www.kirolprobak.com-en. Antolakuntzak inskripzioa betetzera animatzen ditu korrikalariak, probako egunean bertan ezingo baita inor apuntatu. Kategoria txikikoek, junior mailara arte, ez dute inskripzioagatik ezer ordaindu beharko, baina junior mailatik gorakoek bai. Urriaren 22a baino lehenago izena ematen dutenek gutxiago ordaindu beharko dute (txip horiarekin 6 euro, alokairuzko txiparekin 7 euro), eta urriaren 23tik aurrera gehiago (txip horiarekin 10 euro, alokairuzko txiparekin 11 euro). Informazio gehiagorako Mank-eko Kirol Zerbitzura jo (948 464 866). Izena emateawww.kirolprobak.com web orrian.