Ez gaituendako igeriketa eta soinketa ikastaroa, dohainik

Guaixe 2012ko urriaren 17a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak ez gaituendako igeriketa eta soinketa ikastaroa antolatu du. Ikastaroa azaroaren 5etik maiatzaren 23ra burutuko da, astelehenetan eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, Arbizuko kiroldegian. Ikastaroa dohainik izango da eta garraioa ere Mank-ek antolatu eta ordainduko du. Bi aukera daude: igeriketara eta soinketara etortzea, edo soilik soinketara etortzea. Izena emateko Mank-eko Kirol Zerbitzura hots egin behar da (948 464 866).