Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak 2011-2012ko Sakanako kirolari onenak aukeratuko ditu aurten, eta berriro ere gogoratu nahi du edozein sakandarren proposamenak kontuan hartuko dituela. Ondoko kategorietan aukeratuko dira kirolari onenak: 35 urte baino gehiago dituzten emakumezko eta gizonezko kirolari onenak; 18 urte baino gehiago dituzten emakumezko eta gizonezko kirolari onenak; 18 urte baino gutxiago dituzten emakumezko eta gizonezko kirolari onenak; kirol talderik hoberena; eta euskara gehien bulkatu duen taldea. Halaber, bi aipamen berezi emateko aukera dago. Proposamenak azaroaren 2a baino lehen jaso daitezke Mank-en. Informaziorako: www.sakana-mank.com.