Ibarreko 1957ko kintoak biltzeko deia

Guaixe 2012ko urriaren 18a

Sakanako gainontzeko herrietan bezala, Bakaikun ere urteko kintoen ospakizunak egiten dira. 1957an jaiotako kinto bakaikuarren hizketaldi batetik sortu zen Sakanako urte hartako kintoak biltzeko ideia; 55 urte dituzten kintoak biltzea, topagune bat sortu eta ibarra egiteko. Lastailaren 27an izanen da ospakizuna, Etxarri Aranatzen. 14:00etan poteatzera gelditu dira eta ordu bat geroago mahaira eseriko dira, bazkaltzera. Bazkalburu musikalaren ondoren, 22:00etan, afari-modukoa eginen da, diskotekako ateak zabaldu aurretik. Parte-hartzaile bakoitzak 2 trago ordainduak izanen ditu. Izena ematen duen jende kopuruaren arabera buelta autobusez edo taxiz eginen da. Guztia 55 eurotan izanen da. TxartelakEskuratu nahi dituenak Aritzalko jatetxetik eta Altsasuko Sabadell-Gipuzkoano bankuko bulegotik pasa daiteke. Informazio gehiagorako 948 460 051 edo 630 103 351.