Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko hilean baino 46 langabe gehiagorekin despeditu zen iraila. Haietatik 19 Iruñeko bulegoan izena emandako Irurtzun eta Arakil aldekoak ziren eta gainontzeko 27ak Altsasukoan izena emana zuten. Langabe gehienak, 908 (%52,67) emakumezkoak ziren (20 gehiago); gizonezkoak, berriz, 816 (%47,33 eta 26 gehiago). Langabetuen adinari dagokionez, %49,65 (856, 16 gehiago) 25 eta 44 urte artean dituzte. 45 urte edo gehiago dituzten langabe sakandarrak %39,79 dira (686, 35 gehiago). Azkenik, 25 urtez azpiko langabetuak %10,59 dira (182, 5 gutxiago). Langabezia 7 herritan igo da eta 6tan jaitsi. Bi herritan gelditu da zegoen moduan.Sektoreei dagokienez, langabe sakandarren %51,86k (894) zerbitzu arloan lan egin nahi luke. Industrian lan egiteko prest dago langabetuen %34,22 (590). Eraikuntzan aritzeko prest %6,84 dago (118), abeltzaintzan, berriz, %2,2 (38). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lehen kontratua nahi duten sakandarrak %4,87 dira (84).Udalerria Guztira AldeaAltsasu 834 17Arakil 70 7Arbizu 73 -4Arruazu 4 0Bakaiku 13 -2Ergoiena 9 -2Etxarri-Aranatz 197 -4Irañeta 9 0Irurtzun 166 12Iturmendi 15 -2Lakuntza 90 3Olatzagutia 123 1Uharte-Arakil 66 17Urdiain 30 -1Ziordia 25 4Sakana 1.724 46