Nafarroan ezingo da ETB LTD bidez ikusi, momentuz

Guaixe 2012ko urriaren 18a

Irailaren 11n Mugarik Gabeko Telebista herri egitasmo legegilea eztabaidatu zuten Madrilgo Kongresuan. Egitasmo horrek 651.650 sinadura jaso zituen, hainbat eskakizun eginez, tartean ETB Nafarroan LTD bidez (Lurreko Telebista Digitala) ikusi ahal izatea. Herri egitasmo legegile hau atzera bota zuten Kongresuan, PPren eta UPyDren kontrako botoekin. Administrazioan Euskaraz taldeak gogor salatu du Madrilgo Kongresuak hartutako erabakia. Bestalde, Nafarroako Gobernuak LTD bidezko kanal batzuk lehiaketa bidez emateko deialdia egin du, baina ETB ezingo da aurkeztu "telebista publikoa delako eta kanal horiek telebista pribatuetarako direlako".