Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, Independentista Sareak deialdi berezia egin zuen abenduaren 6an Durangon eginen dituen mobilizazioen berri emateko. Egun osoko egitaraua prestatu dute Durangon, euskal liburu eta disko azokara gerturatzen diren herritarrak biltzeko asmoz. Ekitaldi nagusia arratsalderako deitu duten "Bagoaz. Euskal Herriak independentzia" martxa berdea izanen da. Aurkezpenean kultur eragileak izan ziren, tartean Castillo Suarez idazle altsasuarra eta Mikel Mundiñano musikari etxarriarra. Informaziorako eta atxikimenduetarako: www.abenduak6.bagoaz.net.