Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Pentsamendu positiboa izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Antolatzaileek diotenez, "gaia modu orokorrean plazaratu eta gaur egun gure eskualdean bizi dugun lan eta ekonomia egoera latz honi aurre egiteko tresnak ematea da, beti psikologia positiboaren ikuspegitik". Jorge Gonzalez Gomezek gidatuta, jardunaldian baikortasuna eta etorkizunarekiko esperantza landuko da. Halako jardunaldiak urtero antolatzen dira Burunda mendebaldean. Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gonbitea egin die herritarrei parte hartzeko. Mankomunitateak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatu du jardunaldia.