Kulturarteko Bitartekotza Zerbitzua martxan

Guaixe 2012ko urriaren 19a

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak, ibarreko hiru Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateekin elkarlanean, hirugarren urtez eskainiko du Kulturarteko Bitartekotza Zerbitzua. "Hau posible izan da diru laguntza bat dagoelako" nabarmendu du Mank-eko Immigrazio teknikari Bego Zestauk. Zerbitzua ilbeltzaren 16ra arte egonen da zabalik eta horregatik, zerbitzua probesteko deia egin du Zestauk.Zerbitzuarekin etorkinekin harreman zuzenean ari diren profesionalei, eta baita etorkinei beraiei ere, bai ahozko eta baita idatzizko itzulpen zerbitzua eskaini nahi zaie, itzulpen lanak egingo dituen bitartekari baten bidez, beti ere komunikazio arazoak eragozteko asmoz. Itzulpen lana egiteaz gain, hizkuntza zein kultura ezberdinak direla medio, sor daitezkeen gatazken aurrean bitartekaritza eginen da. Finean, Sakanan kohesio sozialaren alde lan egin nahi da. Itzulpenak frantsesera, arabierara eta berebereraraIzan ere, zerbitzuak bi atal eskaintzen ditu: lehenik eta behin bitartekotza linguistikoa edo itzulpengintza (arabiera, bereber, gaztelania eta frantsesera), eta bigarrenik kulturarteko bitartekotza, hau da, magreb aldeko kultura guri hurbiltzea eta gurea magreb aldeko biztanleei hurbiltzea, Immigrazio Zerbitzutik antolatuko diren hainbat jardueratan parte hartzearen bidez. Bitartekotza zerbitzua martxan jartzeko langile bat kontratatu zen uztailean, Saida. Ordutik bertako baliabideak eta zerbitzuak ezagutzen eman ditu langile honek, eta proiektu bat prestatzen. Jakina, hainbat bitartekotza lan ere egin ditu, Sakanako zerbitzuek eskatu dituztenak. Hemendik aurrera bitartekotza lanarekin jarraituko du, ilbeltzaren 16ra arte.Nork jaso dezake zerbitzu hau?Diziplina anitzeko profesionalek (osasuna, hezkuntza, udalak, gizarte zerbitzuak, sindikatuak...) eta etorkinek. Zerbitzua jasotzeko nora jo behar da?Itzulpen zerbitzua astelehenetan Etxarri Aranazko Zonaldeko Gizarte Zerbitzuetan eskainiko da (Etxarri Aranatz), asteartetan Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuetan (Irurtzun) eta ostegunetan Altsasu, Olazti eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuetan (Altsasu). Asteazkenetan eta ostiraletan eskaerak eta agendak zehazten dituzten tokietan. Zerbitzua eskatzekoMank-eko Immigrazio Zerbitzura jo (648 070 710 telefonoa, Bego; 948 464 853 faxa edo immigrazioa@sakana-mank.com posta) edo bitartekariari deitu (689 029 780, Saida).