Arte azoka arrakastatsua

Guaixe 2012ko urr. 25a, 17:54
Sakanako 27 artistaren lanak biltzen ditu Altsasuko I. arte azokak. Iortia kultur gunean heldu den asteazkenera arte ikusgai dago. Artista Talde antolatzaileko kideek esan digutenez, bisitari asko pasa dira azokatik: "egunero jende dexente pasatzen ari da" eta, horregatik, "poz-pozik" daude. Salmenta kontuak ez dira hain ongi joan baina heldu den urtean esperientzia errepikatzeko asmoa azaldu dute. Igandean ere Artista Taldeko kide baten obraren zozketa egin zen. 345 zenbakia zuen Iñaki San Migelek eskuratu zuen. Taldeak obra bakarra zozketatu behar zuen hasieratik, baina gaizki ulertu batek txartel erosle batzuei sari bat baino gehiago zozketatuko zirela pentsarazi zien.