Sakanara ere etorriko da Barrura begiratzeko leihoak

Guaixe 2012ko urriaren 25a

Larunbatean mustuko dute Bilbon Barrura begiratzeko leihoak dokumentala. Josu Martinez, Txaber Larreategi, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea zuzendariek preso politiko banaren bizipenak kontatzen dituzte filmean, "presoen atzean dauden istorioak eta sufrimenduak islatu nahian". Mustu eta gero Euskal Herriko 30 hiri eta herritan eskainiko dute dokumentala. Lotutako emanaldien artean Etxarri Aranazkoa dago, azaroaren 9an, ostiralean, 21:00etan izanen dena. Emanaldietan publikoak filmaren egileekin nahiz protagonistekin hitz egiteko aukera izanen du. Zinez elkarteak ekoitzi duen filma eta Espainiako Gobernuaren esku hartze baten ondoren administrazio publikoetatik jasotako diru-laguntza publiko guztiei uko egin eta herritarren diru-ekarpenekin finantzatu da dokumentala.