Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Nafarroako 22 urtez azpiko txapelketako finala jokatu zen Labriten. Errekako Beñat Oronozen kontra aritu zen Altsasuko Pilotajauku taldeko Asier Lopez. Txapela janztea zen bien ametsa, baina soilik batek bete ahal izan zuen. Beñat Oronozek hasieratik dominatu zuen, botean jokatuz, eta bi eskuekin bikain gozatuz. Dena den, kantxan ongi aritu zen Asier Lopez: lesakarraren sake zital asko ongi erantzun zituen sakandarrak, airez ongi defendatu zen eta asko borrokatu zuen, baina Oronozi dena atera zitzaion ongi eta bukaeran 18-4 nagusitu zitzaion Lopezi. Txapeldunordearen sariarekin konformatu behar izan zen Lopez.