Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lezkairu taldea hartu zuen Etxarrik larunbatean. Gogoekin zelairatu ziren etxarriarrak eta ordu erdirako 3-0 aurreratu ziren, Pabloren 2 golei eta Urkiaren golari esker. Bigarren zatia hasi eta berehala arbitroak Ijurko kanporatu zuen, eta behera egin beharrean hazi egin zen Etxarri, hortik aurrera jaun eta jabe izan baitzen. Bukaeran, 4-2 gailendu zen Etxarri, Urkiak sartutako beste golari esker. Altsasuk, aldiz, irabaztea zer den jakin gabe jarraitzen du. San Juan liderra hartu zuten larunbatean Dantzalekun eta partida hasi eta berehala 0-2 aurreratu ziren iruindarrak, altsasuarrak partidan ezin sartu baitzebiltzan. Atsedenaldira hiru goleko errentarekin joan zen San Juan. Bigarren zatian hobeto aritu zen Altsasu eta Aiestaranek gol bat sartu zuen. Baina ez zen nahikoa izan eta 1-3 galdu zuen Altsasuk. Sailkapenean San Juan da liderra (18 puntu). Etxarri Aranatz 10.a da, 7 punturekin, eta Altsasu 14.a, puntu eskas batekin. Larunbatean Altsasu irabaztetik datorren San Juan liderraren kontra jokatuko du Etxarrik Iruñean, eta Altsasuk, aldiz, Leitzan jokatuko du, Aurreraren kontra. Ea garaipena mustutzen duten.