Anne Lapuente txapeldun Indoor Sarian

Guaixe 2012ko urriaren 23a

Larunbatean Indoor Saria jokatu zen Iruñeko San Juan irristaketa pistan. Sakana Irristaketa Klubekoak bertan izan ziren, eta emaitza politak lortu zituzten. Tartean, Olaztiko Sutegi eskolako Anne Lapuente txapelduna izan zen emakumezkoen benjaminen mailan, eta Maitane Igoa hirugarrena sailkatu zen emakumezkoen mini mailan. Bestetik, Altsasuko irristaketa eskolako Ander Villalobos hirugarrena izan zen gizonezkoen benjaminen mailan, eta Unai Villalobos hirugarrena sailkatu zen gizonezkoen kimuen mailan. Asteburuan Txantrea irristalarien bilguneAsteburuan irristalariek zita inportantea dute Txantreako patinodromoan. Alde batetik Txikien Ligako finala jokatuko da Txantreako pistan. Denboraldian antolatutako proben %70-ean aritu diren irristalari guztiek oroigarria jasoko dute. Bestalde, Herrien Arteko Ligako finalak egonen dira jokoan. Eta, bukatzeko, 56. San Antonio Nazioarteko Zirkuitua jokatuko da. Irristalari onenak ariko dira. Aipatu probak larunbatean, 10:00etatik aurrera eta 16:00etatik aurrera, eta igandean 10:00etatik aurrera jokatuko dira.