Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hurrengo denboraldiko Euskaltel-Euskadi talde berria aurkeztu zuten. Guztira bost sakandar ariko dira. Alde batetik, Oscar Guerrero altsasuarra talde laranjako kirol zuzendarietako bat izango da, Gerrikagoitia, Gonzalez de Galdeano eta Isasirekin batera. Eta taldeko 29 txirrindularien artean orain arteko lau sakandarrek jarraituko dute: Egoi Martinezek, Gorka Verdugok, Pablo Urtasunek eta Jorge Azanzak. Nobedade moduan txirrindulari kanpotarrak ariko dira taldean, bederatzi. "World Tourreko taldea izatea da proiektu honen helburu nagusia, lasterketarik onenetan aritzeko. Horretarako modernizatu beharra daukagu, proiektua bideragarri egin" adierazi zuen Gzlez de Galdeanok, atzerritarren kontratazioa arrazoitzeko. Nolanahi ere talde laranja bertakoa dela nabarmendu zuen. "Argi daukat herri baten proiektua garela oraindik, Euskal Herriko babesleekin, Euskal Herriko taldeburuekin eta harrobiko lanarekin".