Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskola sortu nahi da

Guaixe 2012ko urriaren 24a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Altsasuko Udalaren laguntzarekin, Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskola sortu nahi du, herritar batzuk egindako eskaera aintzat hartuz. "Emakume gehienak bere kabuz ibiltzen dira korrika, baina askotan, korrika egiteko teknika ikasteko zailtasuna dute. Gainera, eskolarekin emakumeen artean harremana sortu daiteke, lasterketetara eta beste elkarrekin joateko" adierazi du kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak. Emakumeendako Atletismo Eskola azarotik aurrera hasiko litzateke martxan. Ostiralero Altsasuko Dantzalekuko pistetan bilduko dira izena ematen dutenak, eta Gaizka Martinez de Albeniz monitorearekin atletismoko teknikak ikasiko lituzkete. Apirilera arte iraungo du. Izena emateko Mank-eko Kirol Zerbitzura jo behar da (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com). Prezioa: 50 euro. "Taldea egonkortzen bada taldea gizonezkoei zabaltzea aztertuko dugu" gaineratu du teknikariak.