Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bildu Nafarroak udal, kontzeju eta mankomunitateetan toki-entitateen mapari buruzko "eztabaida sakona bultzatuko du. Gizarte osoari irekia". Handik proposamen adostu bat atera nahi dute. Hala esan zuten atzo koalizioko lau alkatek, tartean Altsasukoak, Garazi Urrestarazu Zubizarretak. Koalizioko kideendako UPNk eta PSNk aurkeztutako proposamenek "ez dute balio dauden arazoak konpontzeko. Biek helburu bera dute ahalik eta udal eta kontzeju gehien desagerraraztea". Bilduko kideen iritziz "toki-entitateek arazoak dituzte baina ez dira arazo bat". Haiek duten finantzazio sistema salatu eta "herritarren parte-hartzea eta auzolana" sustatzen dute erakundeen alde egin du Bilduk. Azkenik, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari leporatu zion eztabaida gidatu beharrean gobernuaren esanetara aritzea.