Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Ikastolen Mendi Taldeak mendi irteera polita antolatu du iganderako, urriaren 28rako. Nafarroan bizi egitasmoarekin bat eginez, Sakana eta Baxenafarroako ikastoletako lagunak Baztanen bilduko dira, Erratzun, Xorroxin ur saltoraino txangoa egiteko. Igandean, goizeko 9:00etan, Etxarri Aranazko ikastola atean jarria dago hitzordua (aurreko gauean ordua aldatuko da, beraz, adi egon). 10:30etik 11:00etara Erratzuko plazan bilduko dira denak, hamarretakoa egiteko. 11:30ean Erratzutik Xorroxinera joko dute oinez. Eta, 14:30ean, bazkaltzera bilduko dira (norberak bere bazkaria eman behar du). Ondoren haurrendako jolasak egongo dira.